XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aingeruak, etxean sarturik, au esan zion: Agur, eskertsu, Jauna Zurekin: doatsu Zu emakumeetan.

Au aditzean, Mari ikaratu zan, eta alako agurra zer liteken buruan zerabillan.

Eta Aingeruak au esan zion: ez bildur izan, Mari; Jainkoaren ederra daukazu.

Begira, sabelean aurra erneko duzu ta erdiko, ta izena Jesus emango diozu.

Aundia izango da, ta Goikoaren Seme deituko dute, ta Jainko Jaunak, guraso Dabid'en alkia emango dio, ta Jakob'en etxeko buruzagi izango da betiko, ta Aren aginteak ez du azkenik izango.

Baña Mari'k Aingeruari, nola diteke? esan zion, gizonik ez baitut ezagutzen.

Eta Aingeruak: Gogo Gurena goitik jetxiko da zugana, ta Goikoaren indarrak itzalpean artuko zaitu.

Orregatixe, santuki sortu ori, Jainkoaren Seme deritzake.

Ain zuzen, zure aide Elisabet ere, zartzaroan aurdun gertatua, eta agor omen zana, sei illabeteko dago; eziñik ez baita Jainkoarentzat.

Mari'k ostera orduan: Ona emen Jaunaren mirabea, gerta bekida zuk esana.

Esk. Agur, Mari, eskertsu, Jauna Zurekin: doatsu Zu emakumeetan, eta doatsu Zure sabeleko Semea.

Ixil. Sendo ezazu, Jauna, gure animetan, egiazko siñesmena.

Birjiñak erne zuna egiazko Jainko ta Gizon aitortuz, Aren pizte osasungarriari esker, betiko poz-lekura iritxi gaitezela.

J. K. G. J..